XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kotxera heldu zenean, salto batean jeitsi zen eta azkartasun sineztezinez lehiatilaren ondoan jarri, eta bertatik saxoaren ahoa sartu zuen.

Altxa eskuak oihukatzera zihoan baina: - Egunon -atera zitzaion.

Barruan zeuden bi gizonek edukazio osoz erantzun zioten.

Eta, zirudienez, saxoa, saxotzat hartu zuten eta ez trabukotzat, bada halako batek galdetu zuen:

- Zer, kontzerturen bat ematera?

Guztiz zurbil eta dardarti, Pikubururi hitzik ez zitzaion ateratzen.

- Ez, ez, musikaria izan nahi dut eta -erantzun zuen.